* CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek nanozientziari buruzko bigarren dibulgazio-komikia aurkeztu dute gaur, nanoKOMIK partaidetza-proiektuaren emaitza
* Proiektuko komikien erakusketa Komikigunean izango da ikusgai otsailaren 9a arte
Abenduaren 29rarte ikusgai egongo dira Carlos Santamaria Zentroan 2016 eta 2017ko nanoKOMIK edizioetan sortutako nanofikziozko komiki parte-hartzaileak.
* CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek jakinarazi dituzte nanoKOMIK erronkaren saridunak.
* 70 lan baino gehiago aurkeztu dira erronkarenbigarren edizioan, eta haietatik ateratako ideia originalenak dibulgaziozko komiki-liburu batean jasoko dira.
2016ko "Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra" komikia jasotzen duen erakusketa Bartzelonako liburutegi desberdinetan ikusi ahal izango da uztaila amiera arte.
nanoKOMIK 2017 erronkaren baitan Euskal Herriko ikastetxeetan bi Zientzia eta komiki tailer antolatu dira maiatzean zehar. Itxasne Azpitarte zientzialaria eta Jose Carlos Torre marrazkilaria bertan izango dira gazteei nanoboteredun superheroiak sortu eta bere istorioa nola kontatu azaltzeko.
Apirilaren 25ean Bartzelonan bi zientzia eta komiki tailer eskainiko ditugu 14 eta 18 urteko gazteei zuzenduta.
Datorren asteartean, apirilaren 11ean Leioako Arte Ederretako Fakultatean (UPV/EHU) izango gara bertako diziplinarteko ikasleei nanoKOMIK proiektua aurkezten. Bi mintegi antolatu dira “Komiki sorkuntzan nanozientzia inspirazio iturri” izenpean euskarazko eta erdarazko komiki ikasgaiko ikasle taldeei.
10alamenos9, jaialdiaren baitan, 2016ko "Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra" komikia Donostiako OKENDO kultur-etxean izango da.
CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) nanoKOMIK 2017 erronka proposatu dute zientzia eta komikia elkartuz. Bi kategoria bereiziko dira: 1) 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua eta 2) 18 urtetik gorako pertsonei zuzendua. Helburua, istorio originalak eta ideia berritzaileak sortzea da eta, aurrerago, horiek nanofikziozko komiki partehartzaile batean birsortzea. Berriztapenen artean, helduen kategoriako irabazleak komiki kolektiboa egiteko aukera izango du.
nanoKOMIK 2017 erronkak irauten duen hilabeteetan zehar zientzia eta komiki tailerrak antolatuko dira ikasle eta irakasleentzat. Parte-hartzaileak disziplinarteko sormen-prozesu libre batean murgilduko dira nanobotereak erabiltzen dituen komiki-superheroi bat sortzeko. Tailerrean, zientzialari batek gure nanoboterea sortzen lagunduko digu nanomunduan eta bere propietate harrigarrien artean egindako bidaian, eta marrazkilari batek, oinarrizkoa azalduko digu gure komikia pausoz pauso lantzeko.
Orrialdea 1/2