* CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek nanozientziari buruzko bigarren dibulgazio-komikia aurkeztu dute gaur, nanoKOMIK partaidetza-proiektuaren emaitza
* Proiektuko komikien erakusketa Komikigunean izango da ikusgai otsailaren 9a arte
Donostian, 2018ko urtarrilaren 23an.CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) nanozientzian eta materialen zientzian espezializatutakoikerketa-zentroekNanokomik #2 dibulgazio-komikia aurkeztu dute gaur Komikigunean, Donostian. Ekitaldian, nanoKOMIK proiektua antolatu duten zentroetako zuzendariek—RicardoDíez Muiño (DIPC) etaTxemaPitarke (CIC nanoGUNE)— etaJöseSénder eta Rubén Molina marrazkilariekhartu dute parte —2017ko erronkaren irabazleetako bi—.Komiki-liburu hau nanoKOMIK proiektuaren bigarren edizioaren emaitza da, eta, horretarako, Zientziaren eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren diru-laguntza jaso du proiektuak.
2016an proiektuak izan zuen arrakasta oinarri hartuta,nanoKOMIK erronkaren bigarren edizioa plazaratu zen 2017 hasieran. 14 urtetik gorako 240 pertsonak baino gehiagokhartu dute parte sormen-prozesu aske batean. Prozesuan, komiki-superheroiak sortu dituzte, eta nanoteknologia erabiliz materiak lortzen dituen propietate harrigarriei esker nanobotereakeman dizkiete emakumezko zein gizonezko superheroiei. Horretarako, komiki- eta zientzia-tailer batzuk egin dira EAEko eta Bartzelonako zenbait eskolatan, Bartzelonako Unibertsitatearen lankidetzari esker. Hala, tailerrak antolatu dira Cosmocaixan eta Bartzelonako zenbait liburutegi publikotan, eta, bestalde, Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra lehen edizioaren erakusketa ibiltaria ikusgai izan da, EAEko eta Kataluniako hainbat erakusketa-aretotan eta hainbat zientzia-jardunaldi eta -jaialditan.Erronkan, 70 lan aurkeztu ziren euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Erronkara aurkeztutako ideia onenetan oinarrituz etahelduen kategoriako erronkaren irabazleekin elkarlanean moldatu diraistorio berriak,Munduaren domi(nano)zioa, Sugarra eta Landare Artean izenekoak.Istorio dibertigarri horietan, zenbait pertsonaiaren gorabeherak kontatzen dira: politikariustel bati ubikuotasunaren botereaematen dion neuro-nano-zientzialariarena, lehertzeko zorian dagoen misio espazial bat salbatu duen bidaiari espazialarena eta landareen fotosintesi-prozesua artifizialki erreproduzitzeko gai den nanohibrido bat sortzen buru-belarri diharduen zientzialariarena, hurrenez hurren.
Dibulgazio-komikiek erronkara aurkeztutako ideiarik orijinalenak biltzen dituzte.Komikien berregite-lanean Aśka, Rubén Molina eta JöseSénder marrazkilariek eta proiektuaren koordinatzaileAmaia Arregik (DIPC) eta Itziar Oteguik (nanoGUNE) hartu dute parte. Obra osoacreativecommons lizentziapean eskura daiteke, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, paperean zein formatu digitalean (www.nanokomik.comwebgunean).