Guztiontzako sarbide hobe bat

Irisgarritasuna informaziora zailtasunik gabe iristea da, ezintasunak edo urritasunak muga izan gabe. Gure webgunean dagoen informazioa testuinguru desberdinetako jendeak eskuratu nahi du:

    Entzumen zailtasunak edo ikusteko edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak.
    Irakurtzeko zailtasunak edo ulermen zailtasunak dituzten pertsonak.
    Teklatua edo sagua erabili ezin dezaketen pertsonak.
    Testu-irakurle automatikoa, pantaila txikia edo konexio motela duten pertsonak.
    Etab.

Irisgarritasuna ez da ezintasunak dituzten pertsonentzat erabilgarria soilik, web orrialdearen irisgarritasun orokorra ere hobetzen du. Gure irisgarritasun jarraibideak honakoak dira:

WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloak zehazten duen WCAG (Web Content Accessibility Guidelines) araua betetzea, AA mailan eta AAA mailan atal batzuk.

Aurretik aipatutako arauak betetzen direla egiaztatzea WAT-a (Web Accessibility Test) erabiliz. Erreminta hau Lan eta Gizarte Zerbitzuen Departamentuak sustatu du, Informazioaren Gizartea eta Merkataritza Elektronikoaren legean zehazten denarekin bat egiten duelarik.

Jakin badakigu web orrialde honen irisgarritasuna hobetzeko aukerak asko direla eta norabide horretan ari gara lanean. Bide honetan laguntzeko zure proposamenak bidaltzera gonbidatzen zaitugu.