Nanometro bat metro baten mila milioiren bat da, 10-9 metro.
Nanozientzia eskala oso txikian egindako zientzia da: nanoeskalan. Nanoeskalan, 0,1 eta 100 nanometro artean (erradio atomikotik urruneko izpi ultramorearen uhin luzerara), materiaren oinarrizko osagaiak aurkitzen dira, baita biologiaren oinarrizko egiturenak ere. Baina tamaina ez da garrantzitsua den bakarra. Materiaren izaera eskala honetan oso berezia da. Nanoeskalan aurkitzen ditugun objektuak atomo bat baino handiagoak izan ohi dira (atomo eta molekula kantitate garrantzitsuak izan ditzakegu), baina era berean nahiko txikiak dira euren propietateak mikro eta makro eskalan izan ditzaketen propietateetatik bereizteko. Are gehiago, fisika eta kimika ezberdintzen zailak dira eskala honetan eta diziplina klasikoak – fisika, kimika, biologia eta materialen ingeniaritza – nahastu egiten dira nanozientzia deritzogun diziplina sortuz.
Nanoteknologia nanoeskalan dauden estruktura berriak diseinatzeaz eta ekoizteaz arduratzen da, horretarako hauen forma eta tamaina kontrolatuz.
Gure superheroiaren ahalmena imajinatzeko gure zientzialariek naoeskalako propietate desberdinak aurkeztu dizkigute.