franja erakusketa

 

 rrrrrrrrrrr

Erakusketak aurkezten dituen komikiak nanoKOMIK proiektuaren emaitza dira. Aurrera eramateko, 2016 eta 2017 urteetan nanoKOMIK erronkak plazaratu dira, denera 430 pertsonatik gora sormen prozesu aske batean nahasiz. Partehartzaileek nanobotereez baliatzen den superheroia sortu dute, hau da, materiak nanozientzia eta nanoteknologiari esker bereganatzen dituen propietate harrigarriez baliatzen den pertsonaia. Erronkara 170 lanetik gora aurkeztu dira, eta hauek jasotzen dituzten ideiarik onenetan oinarrituz, erakusketak biltzen dituen nanoKOMIKiak sortu dira.

 


Erakusketa ibiltaria

  • Abenduak 1 - 29, 2016 - Carlos Santamaría Zentroa (Donostia).
  • Apirilak 5 - 30, 2017 - OKENDO Kultur-etxea (liburutegiaren korridorean), Donostia. 10alamenos9 jaialdiaren testuinguruan.
  • Apirilak 30 - Ekainak 9, 2017 - Ignasi Iglésias-Can Fabra Liburutegia (Barcelona)
  • Maiatzak 6, 2017 - Zientzia Azoka (Bilbo). Plaza Berria.
  • Maiatzak 12 - 19, 2017 - Ondarroako erakusketa aretoa. Iparragirre kalea, 6.
  • Uztailak 2 - 30, 2017 - Biblioteca Sagrada Família - Josep M. Ainaud de Lasarte (Barcelona)
  • Azaroak 9 - 11, 2017 - Zientzia Astea (Donostia). Tabakalera.
  • Abenduak 1 - 29, 2017 - Carlos Santamaría Zentroa (Donostia).
  • Urtarriak 23 - Otsailak 9, 2018 - Komikigunea (Koldo Mitxelena Zentroa) (Donostia).


Mailegua
Priektuaren helburua zientziaren gizarteratzea izanik, erakusketa hau doan mailegatzen da. Erakusketa ikusgai jarri nahi duten entitate edo hezkuntza zentroak proiektuaren koordinatzaileekin harremanetan jar daitezke libre dagoen datak eta maileguaren baldintzak ezagutzeko.

Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.