MEMORIADUN METALAK

Zenbait aleaziok – formaren memoria duten aleazio deituak – beren jatorrizko forma gogoratzen dute eta deformatu ondoren gai dira forma original hori berreskuratzeko. Nitinol-a (NiTi) memoriadun metal ezagunena da, nikel eta titanio aleazio bat.

Nola gertatzen da?

Memoriadun metalak salto egiten du nano-egitura batetik bestera, hau da, atomoak nanoeskalan berrordenatzen dira tentsioaren eta tenperatura aldaketen eraginez. Atomo bakoitzaren mugimendua ezin da hauteman baina atomo guztien mugimenduak deformazioa eragiten du makroeskalan.

  • Tenperatura baxuan, metala martensita izeneko fase malguan dago, eta tentsio bat eragitean erraztasun handiz deformatzen da.
  • Tenperatura altuetan berriz, austenita izeneko fase zurrunera eraldatzen da, atomoak trinkoago antolatzen dira nano-egituran eta materiala sendoagoa da.

Erabilpen posibleak

Gaur egungo ortodontzia aparatuen gehiengoa nitinolez egiten da. Lehen altzairu herdoilezinez egiten ziren baina nitinolari esker hortzak mugitzeko prozesua hain mingarria ez izatea lortu dute.

Zenbait NiTi aleaziok elektrizitateari erantzuten diote. Adibidez, Mars rover Sojourner-ek eguzki-paneletik hautsa kentzeko NiTi hari bat erabiltzen du. NiTi haria elektrizitatearekin berotzen da, eta ondorioz, haria moztu egiten da hautsa irristarazten duen tranpala aktibatuz.

Forma memoriadun metalek erabilera asko dituzte orokorrean: medikuntzarako teknologia berrietan (kateterrak, orratzak, zainak zabalik mantentzeko stent-ak), astro eta aeronautikan, ortodontzian eta automobilismo industrian.