Gecko Tokay 300x300
By Nick Hobgood (Flickr) [CC BY 2.0], via Wikimedia Commons



Micro and nano view of geckos toe 300x203 By Autumn, K (“How gecko toes stick”, American Scientist 94, 124-132) [CC BY 3.0], via Wikimedia Commons

Dragoitxo edo “gekkoak” gainazal bertikaletatik gora eta zapaitik zintzilik grabitateari desafio egiteko gauza diren musker tropikal txikiak dira. Beren oinak hain itsaskorrak izanik, gai dira teorian sabaietik zintzilik 130 kiloko pisua eusteko.

Nola lortzen dute?

Gekkoek Van der Waals-en indarra erabiltzen dute. Beste lotura kimiko arrunt batzuekin alderatuz, indar hauek elkarrekintza nahiko ahula sortzen dute molekula eta objetu txikien artean, modu oso azkarrean fluktuatzen duten eta naturan berezkoak diren eremu elektromagnetikoen ondorioz. Hala ere, milioika ile txikiren Van der Waals indarrak gehituz, gekkoek gainazaletan itsastea lortzen dute.

Nanozientzialariek gekkoaren oinak aztertu dituzte eta 0.1 milimetroko milaka ile finez estalita daudela ohartu dira. Ile bakoitzaren puntan ehunka eta milaka iletxo adarkatzen dira, eta hauen puntan, 100-200 nm-ko espatula itxurako egiturak dituzte. Espatula hauek gekoari beharrezko kontaktu azalera ematen diote. Setae izeneko ile nanometriko bakoitzak inurri baten pisua jasan dezake, eta milioi bat ilek berriz, haur baten pisua.

Abigaille, robot eskalatzailea espaziorako

Nanoingenieria erabiliz, gekkoarenak baino 100 aldiz handiagoak diren ile sintetikoak sortu dira, robota paretera eusteko nahikoa indar dutenak.

Adibideak naturan

Dragoitxo edo gekoa, sugandilak eta zenbait armiarma.

Erabilera posibleak

Paretak igotzeko eskularruak, egungoak baino benda eta tresna eraginkorragoak medizinarako, mendiak eskalatzeko tresna berriak, ahalmen handiko zinta itsaskorrak.