Erronkan parte hartu nahi duzu baina ez dakizu komikia nola marraztu?
Hurrengo tutorialean pausoz-pauso azaltzen dizugu nola egin:
“Komiki bat nola marraztu”-n ere eskuragarri duzu informazio guztia idatziz.
Komikia, bederatzigarren artea da; istorioak irudi bidez kontatzen dituen espresio medio bisuala. Frantzia, Belgika, Estatu Batuak edo Japonian komikiaren kultura oso sendoa da eta oso zabaldua dago. Hala eta guztiz ere, hemen ere argitaratzen dira lan onak gure inguruko autore eta editoreen sormenari eta pertseberantziari esker.
Irudiaren ikonografia eta narrazio-tresna zabalduenekin ohituta gaude baina, istorio bati aurre egiteko momentuan, ba al dakigu nola egin? Garrantzitsua dena eta ez dena bereizteko gai al gara? Gure istorioari ekarpena egiten diona bereizten ba al dakigu?
Eta, era berean, gure narrazioarentzat hautatzen ditugun irudiek istoioaren esanahian eragiten dute. Irudiak modu egokian hautatzeak istorioaren irakurketa eta interpretazioan eragin zuzen-zuzena du. Aukeraketa honek zer, nola eta zertarako kontatzen dugun zehazten du.