Informazio orokorra

Jarraian aurreikusitakoaren arabera, ERABILTZAILEEK WEBGUNEAREN bidez emandako datu pertsonalak CIC nanoGUNEren eta DIPCren aldetik jasotzeari eta tratatzeari buruzko Pribatutasun Politika (aurrerantzean, «PRIBATUTASUN POLITIKA») ezarriko da.

CIC nanoGUNEk eta DIPCk PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea daukate, legedia, jurisprudentzia eta/edo administrazio berritasunetara egokitzeko, baita WEBGUNEAREN bidez egiten dituen praktiketara ere, betiere ERABILTZAILEEN eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, CIC nanoGUNEk eta DIPCk ERABILTZAILEEI datu pertsonalak eman aurretik PRIBATUTASUN POLITIKA ezagutu ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkie, datuak babestearen arloan indarrean dagoen legediari jarraiki lehenari dagozkion informatze eta baimentze zereginak behar bezala betetzeko.

Informazio-eskubidea

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan jasotakoari jarraiki, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio CIC nanoGUNEk eta DIPCk datu pertsonalen fitxategi bana daukatela beren ardurapean, aurrerago zehaztuko ditugun helburuetarako sortua, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatuta daudela.

CIC nanoGUNEk eta DIPCk ez ditu spaming teknikak erabiltzen, eta WEBGUNEKO «Cookiei buruzko politika» atalean berariaz idatzitakoaz aparte, ERABILTZAILEAK ez dira WEBGUNEA bisitatze hutsagatik erregistratuta geratuko. CIC nanoGUNEk eta DIPCk informazio hau bakarrik tratatuko dute: ERABILTZAILEAK erregistratzerakoan, CIC nanoGUNEk eta/edo DIPCk antolatutako jarduera/ekintzetan izena ematerakoan eta CIC nanoGUNEk eta/edo DIPCk WEBGUNEAREN bidez eskainitako edozein zerbitzutan alta ematerakoan.

Datuen tratamenduaren helburua

Edozein informazio eskatzailek edo ERABILTZAILEK CIC nanoGUNEri eta DIPCri WEBGUNEAREN bidez ematen dizkion datuak jasotzea eta tratatzearen xedeak hauek dira: (i) ERABILTZAILEAREKIN harremana izatea eta harreman hori kudeatzea, (ii) CIC nanoGUNEk eta DIPCk WEBGUNEAREN bidez eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuetarako ERABILTZAILEAREN sarbidea eta erabilera kudeatzea, (iii) ERABILTZAILEEK egindako eskaerak kudeatzea eta online kontsultak informazio egokia emanez erantzutea, eta (iv) ERABILTZAILEARI CIC nanoGUNEren jarduerari dagokionez interesatzen zaizkion alderdien inguruan informatzea, informazioa ohiko kanaletatik edo elektronikoetatik helaraziz.

ERABILTZAILEAREN baimena

CIC nanoGUNEk eta DIPCk WEBGUNEAREN bidez eskainitako edukiak edo zerbitzuak eskuratzeko ERABILTZAILE gisa erregistratu, WEBGUNEAN dauden formularioen bidez datuak eman edo kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat bidaliz gero, ERABILTZAILEAK edo informazio eskatzaileak adierazitako komunikazio bideetatik helarazitako datuak tratatzeko baimena ematen duela ulertuko da.

WEBGUNEAN eskuragarri dauden formularioetan, izartxo batekin (*) agertzen diren eremuetan eskatutako datu pertsonalen inguruko informazioa ematea nahitaezkoa izango da. Nahitaezkotzat jotzen diren eremuak betetzen ez badira edo datuak zuzenak ez badira, CIC nanoGUNEk eta DIPCk ezingo dute ERABILTZAILEAREN eskaera kudeatu, eskatutako informazioa helarazi edo eskatutako zerbitzuak eman.

Gauzak horrela, ERABILTZAILEAK, erregistratzeko prozedura betetzen ari den bitartean, edozein modutara, eta/edo WEBGUNEAN dauden formularioen bidez datuak ematen dituenean, PRIBATUTASUN POLITIKA onartu eta aipatutako formularioetan agertzen den «bidali» botoia (edo horren parekoa) klikatzen badu, aipatutako formularioan emandako informazioa eta datuak zehatzak eta egiazkoak direla adieraziko du.

Datu pertsonaletan edozein aldaketa gertatuz gero, datuen titularrak fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko die, eta edozein kasutan bera izango da emandako datuen unean uneko egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzulea.

Hirugarrenen datuak emanez gero, titularrek datuak jakinarazteko berariazko baimena eman diotela adierazten du ERABILTZAILEAK.

ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio datuak aurretik deskribatutakoak ez diren helburuetarako tratatzeari uko egin diezaiokeela. Ondoren horretarako, ERABILTZAILEAK erregistratzerakoan berariazko baimen informatua emateari kalterik egin gabe, aurretik zehaztutako helburu guztietarako baimena ematen duela ulertuko da, datuak jasotzen direnetik 30 egun naturaleko epean aurkakorik adierazten ez badu.

Datuak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak

ERABILTZAILEAK bere datu pertsonalak kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan bertan jasotako baldintzetan eta moduan, fitxategiaren arduradunei idatzizko eskaera bat helaraziz, indarreko legedian xedatutako moduan, honako helbideetara:

NANOZIENTZIETAKO IKERKETA KOOPERATIBOKO ZENTROA ELKARTEA-CIC nanoGUNE, Tolosa hiribidea 76, 20018 – Donostia (Gipuzkoa).
DONOSTIA INTERNATIONAL PHYSICS CENTER FUNDAZIOA – DIPC, Manuel de Lardizabal pasealekua 4, 20018 – Donostia (Gipuzkoa).

Datuak lagatzea

ERABILTZAILEAK ematen dituen datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

Konfidentzialtasuna eta Segurtasuna

CIC nanoGUNEk eta DIPCk ERABILTZAILEAK emandako datu pertsonalak konfidentzialak izango direla eta datu pertsonalen arloko indarreko legediari jarraiki tratatuko dituela bermatzen du, eta hala, horiek isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Halaber, ERABILTZAILEARI jakinarazten zaio CIC nanoGUNEk eta DIPCk abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasotako babes maila emango diela bere datu pertsonalei –Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, garatzen duen Araudia onartu zen Dekretu horren bidez– eta eskura dauzkan bitarteko tekniko guztiak ezarri dituela Erabiltzaileak CIC nanoGUNEri eta DIPCri ematen dizkion datuen galera, erabilera okerra, alterazioa, baimenik gabeko eskuratzea eta/edo lapurreta saihesteko, baina era berean, Interneteko segurtasun neurriak gaindiezinak ez direla ere jakinarazten dio.

Datu pertsonalak babestearekin zerikusia daukan edozein gai kontsultatu nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke, ondorengo posta elektronikoaren bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.