GAINAZAL SUPERHIDROFOBOAK ETA LOTO EFEKTUA
Zergatik bustitzen dira gainazal batzuk eta beste batzuk ez?
Gainazal hidrofiloak (ura erakartzen dutenak) eta hidrofoboak (urari ihes egiten diotenak) bi interakzioren emaitza dira:
- Kohesio indarra (Ik): likidoko ur molekulen arteko interakzioa da. Ur tantak forma esferikoa hartzen du kohesio indarraren ondorioz, gainazalarekin kontaktua saihestuz.
- Itsaspen indarra (Ii): likidoaren eta gainazalaren arteko elkarrekintza da. Honen eraginez, ur tanta gainazalean zabaltzen da berau bustiz.
lk < li bada → gainazala bustitzen da (hidrofiloa)
lk > li bada → gainazala ez da bustitzen (hidrofoboa)
Zer da superhidrofobotasuna?
Gainazal superhidrofoboek urari ihes egiten diote oso nabarmen. Propietate honi Loto efektua ere deitzen zaio, landarearen hostoek propietate bera erakusten baitute.
Begi bistara Loto hosto baten gainazalak leun-leuna dirudien arren, eskala atomikoan zimurra da, eta zulotxoetan harrapatatutako aireak ur tantak gainazalera itsastea saihesten du. Ondorioz, gainazalaren makurdura txikienak ur tanten irristatzea eragiten du. Gainera, ur tanta horiek gainazaleko zikinkeria biltzen dute eta bere burua garbitzeko gaitasun horrek landarea onddo eta alga bezalako patogoetatik babesten du.
William Thielicke [CC BY-SA 4.0-3.0-2.5-2.0-1.], Wikimedia Commons
Nola lortu gainazal superhidrofoboak? Nanozientzialariek gainazal superhidrofoboak sortzen dituzte bide desberdinak erabiliz:
Adibideak naturan Loto landarea, kala, aza, nartzisoa, milorria, tximeleta eta mariorratza. Erabilera posibleak Geruza superhidrofoboak edozein klasetako materialetan (telak, egurra, metala, zeramikak, barnizak), mobilerako pantailak, eraikuntzetako kristalak, etab. |