Nanokomik proiektu interdisziplinarra da eta profil eta ibilbide profesional desberdineko pertsonaekin osatzen da bere lantaldea.
Ideia originala, koordinazio orokorra eta komunikazioa
- Itziar Otegui (nanoGUNE): Itziar, komunikazio eta dibulgazioko arduraduna da nanozientzia eta nanoteknologiako CIC nanoGUNE ikerketa zentroan 2012tik. Komunikazioan lizentziatua da eta hainbat erakunde publiko eta pribatutan proiektu kudeatzaile eta komunikazio arduradun gisa lan egin ondoren komunikazio zientifikoan espezializatu da. Itziar nanoKOMIK proiektuaren sortzaileetako bat da.
- Amaia Arregi (DIPC): Komunikazioko eta dibulgazioko teknikaria da Donostiako International Physics Center-en 2013tik. Fisikan lizentziatua da eta Materialen Zientzian eta Industri Ingeniaritzan doktorea, Trentoko Unibertsitatean..DIPC komunikazio taldearen parte bihurtu aurretik, Ikerkelari moduan lan egin zuen Ikerlan-en. Amaia nanoKOMIK proiektuaren sortzaileetako bat da.
Aholkularitza zientifikoa
- Ricardo Diez Muiño (DIPC): Fisikan doktorea da eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) zuzendaria 2013tik.
- Jon Ander Arregi (Brno University of Technology, Czech Republic): Fisikan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta nanozientzian masterra. Gaur egun Brnoko Unibertsitatean lan egiten du.
Aholkularitza artistikoa
- José Carlos Torre (Artebizi) : Komiki marrazkilaria, Arte Ederretako lizentziatua eta Arte sorkuntzan doktorea.
- Hodei Iparraguirre (freelance) : Komiki marazkilaria eta ilustratzailea , Arte Ederretan lizentziatua.
Tokian-tokiko laguntzailea
- Jordi Díaz (Bartzelonako Unibertsitatea): UBko Ikertzailea da. Kimikan doktorea.