2017ko nanoKOMIK proiektuaren azken emaitza da hau. Hura egiteko, 2017. urtearen hasieran ezagutarazi zen nanoKOMIK erronka, eta 14 urtetik gorako 240 pertsonatik gora zituen sormen-prozesu libre batean. Erronkara 70 lan baino gehiago aurkeztu ziren euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Lan horietan partehartzaileek haien superheroiak sortu zituzten, eta nanobotereak egokitu zizkieten, nanoteknologia erabiliz materiak eskuratzen dituen ezaugarri harrigarriei esker.
Erronkara aurkeztutako komikietako ideia onenetan oinarrituta, «Nanokomik #2» sortu da, ohiz kanpoko nanobotereak dituzten heroi burutsuren abenturak kontatzen dituzten hiru istorio dibertigarri batzen dituena.
Liburu hau sortzeko, nanoKOMIK proiektuaren taldeak 2017ko erronkako helduen kategoriako hiru irabazleekin lanean aritu da. Aśka, Jöse Sénder eta Rubén Molina dira haien izenak, eta beraiek eman diete forma liburu honetako pertsonaiei eta eszenei.
Lana eskuragarri dago euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, paperean eta formatu digitalean, eta euskal eta espainiar geografiako hainbat hiri bisitatuko ditu erakusketa baten bidez.
Komiki hau da 2016ko nanoKOMIK proiektuaren azken emaitza. Hura egiteko, 2016. urtearen hasieran ezagutarazi zen nanoKOMIK erronka, eta 12 eta 18 arteko 190 gazte inplikatu ditu sormen-prozesu libre batean. Erronkara 100 lan baino gehiago aurkeztu ziren euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Lan horietan gazteek haien superheroiak sortu zituzten, eta nanobotereak egokitu zizkieten, nanoteknologia erabiliz materiak eskuratzen dituen ezaugarri harrigarriei esker.
Erronkara aurkeztutako komikietako ideia onenetan oinarrituta, «Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren boterea» sortu da, ohiz kanpoko nanobotereak dituzten bi zientzialari burutsuren abenturak kontatzen dituen istorio dibertigarri bat.
Liburu hau sortzeko, nanoKOMIK proiektuaren taldeak komiki profesionaleko marrazkilari baten parte-hartzea izan du lagun, Hodei Iparraguirre. Hark eman die forma liburu honetako pertsonaiei eta eszenei.
Lana eskuragarri dago euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, paperean eta formatu digitalean, eta euskal eta espainiar geografiako hainbat hiri bisitatuko ditu hurrengo hilabeteetan.