NANOSENTSOREAK- SUPERUSAIMENA

 

 

img1 300                                                                                                

img2 EU

 

 

img3

img4

 img5
 

    

Usaia, usaimenaren zentzumen-sistemak jasotako estimuluen ondorioa da. Usaimenak airean dauden partikulak detektatzen ditu, eta horretarako, sentsore desberdinez osatutako usaimen organoek edo "sudurrek", seinale espezifiko bat (elektrikoa kasu honetan) sortzen dute partikula mota bakoitzari erantzunez, burmuinak usai konkretu batekin identifika dezan. Orokorrean, printzipio berbera erabiltzen da sustantzia kimiko desberdinak detektatzen dituen edozein sentsore mota sortzeko.

 

 

Sentsorearen eremua edo eremu erreaktiboa ezagutze elementuak eta seinalea prozesatu ondoren erantzuna sortzen duen sistema akoplatu batek osatzen dute. Erantzuna mekanikoa, elektrikoa, optikoa, etab. izan daiteke.

 

 

 

Nanosentsoreak

Nanosentsoreak nanopartikulak banan-banan hautemateko gauza diren detektagailu hipersentikorrak dira:

Erantzun mekanikoko nanosentsorea:
gas molekulak pausatzen diren palanka nanometrikoek osatzen dute. Nanopalanka hauen bihurdura edo oszilazio aldaketa neurtuz, molekula horien konposizioa ondorioztatzen da.





Erantzun elektrikoko nanosentsorea: Partikulek nanosentsorea ukitzen dutenean, korronte aldaketa bat eragiten dute nanosentsorean zehar. Korronte aldaketa horrek emandako informazioa molekularen konposizioa ondorioztatzeko erabiltzen da.

 



Erabilpen posibleak

ADN-a detektatu eta sekuentziatzeko microarray eta biotxip-ak, nanosudurrak kantzerraren molekulak arnasan detektatzeko, nanosentsoreak kutsadura, lehergailu, droga, janariaren iraungitzea detektatzeko, alkoholemia nanosentsorea smartphone-arekin erabiltzeko, etab.

 

Adibideak naturan

Lehergailuak eta produktu toxikoak detektatzen dituzten zakurrak, lurrazpian trufak topatzen dituzten txerriak, sentsore termiko/kimikoak dituzten tximeleta irisatuak, odol arrastoak usaitzen dituzten marrazoak.