KOLORE ALDAKETA: KAMALEOI EFEKTUA ETA IRISATZEA

 

Chameleon 300x225 Movingsaletoday Muhammad [Public domain], Wikimedia Commons


Chameleon nanostructure NatComm 300x170 2 Kamaleoiaren azalaren TEM irudia lasaitasun eta urduritasun egoeran. Jérémie Teyssier et All, Nature
Comm. 6:6368 (2015)

Zerk sortzen du kamaleoien kolore aldaketa?

Kamaleoiek azaleko kolorea bapatean aldatzeko ahalmena dute, eta inguruarekin mimetizatzea lor dezakete, beraien egoera edo inguruko argi eta temperaturaren arabera. Ahalmen harrigarri hau ez zaio azaleko pigmentuei zor, egitura kolore deritzon propietateari baizik. Kolore aldaketaren arrazoia nanoeskalan dago, eta interferentzia optiko izeneko fenomeno fisiko baten ondorio da. Narrasti hauen azalean aurkitzen diren guaninazko nanokristalez osatutako sare baten birrantolaketari esker, gainazalak jasotzen duen argiarekin eta berau osatzen duten koloreekin elkarrekintza kontrolatzen dute, kolore batzuk isladatuz (urdinetik gorrira) eta beste batzuk xurgatuz.

Kamaleoiak nanokristalen sare-dentsitatea aldatzen du, horrela isladatutako kolorea aldatzea lortuz. Bere baliokide artifiziala kristal fotonikoak dira, material nanoegituratu hauek ere nanokristal sareak dira funtsean.

Tximeleta irisatua: biosentsore ultra-sentikorra

Irideszentzia fenomeno optiko bat da, begiratzen den angeluaren arabera argiaren kolore tonuak aldarazten dituena. Adibidez, disko konpaktu batek informazioa daraman aldean ikusten da efektu hau. Morpho familiako tximeletak argia xurgatu eta modulatzeko gai den hegoetako nanoegitura konplexu bati zor dio bere itxura iredeszente eta distiratsua. Nanoegitura hauek ezkata ñimiñoz estalita daude, eta ezkatak, ehundaka nanometroko zabalera duten tontorrez. Gainera, tximeletaren hegoek beren kolorea aldatzen dute bero iturri batekin edo zenbait kimiko eta gasekin kontaktuan jartzean, hegoetako nanoegituraren zabalkundearen ondorioz.

Geruza nanoegituratuak flip-flop efektuarekin

Nanoteknologiak flip flop efektua ere deitu zaion propietate irideszente hori imitatzen jakin du, titanio oxidozko 2nm-5nm bitarteko nanopartikulak dituzten geruzak garatuz.

Adibideak naturan

Kamaleoia, tximeleta irisatuak, opaloak (mineralak), diatomeak (algas), etab.

Erabilera posibleak

Sentsore termiko ultrasentikorrak, gauean ikusteko lenteak, kamuflaje aktibozko jantziak, etab.