megafonoa1
berriak
megafonoa2

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) nanoKOMIK 2017 erronka proposatu dute zientzia eta komikia elkartuz. Bi kategoria bereiziko dira: 1) 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua eta 2) 18 urtetik gorako pertsonei zuzendua. Helburua, istorio originalak eta ideia berritzaileak sortzea da eta, aurrerago, horiek nanofikziozko komiki partehartzaile batean birsortzea. Berriztapenen artean, helduen kategoriako irabazleak komiki kolektiboa egiteko aukera izango du.

POSTER NANO JPG BAJA                                                                                        

SORTU ZURE NANOKOMIKIA - Erraza da!

Erronka "nanobeteredun" superheroi bati buruzko istorio grafikoa sortzean datza, hau da, nanozientzia eta nanoteknologiari esker gaitasun eta trebetasun sofistikatuak  bereganatzen dituen pertsonaia. Horretarako, honakoa jakin behar duzu:

  • nanoboterea nola sortu: pertsonaiaren indarra edo trebetasuna sortzeko, zenbait nanobotere eta hauen atzean dauden materialen propietate harrigarriak ezagutu ahal izango dituzte webgunean. Ariketa honek, inspirazio iturritzat lagunduko die, nanobotere berri bat sortzeko edo dagoeneko existitzen den bat berrinterpretatzeko.
  • komikia nola sortu: webgunean eskura izango dituzte komikia sortzeko oinarrizko pausoak.     
  • Epea: apirilaren 1 eta ekainaren 11 bitartean.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
  • Formatua: gazte kategorian bat edo bi orriko lanak eta helduen kategorian bi eta lau artekoak aurkeztu beharko dira. Lanak, Din-Aren proportzioetara egokitzen diren Din-A4 eta Din-A3 arteko lan eskaneatuak izango dira 300 ppp erresoluzioarekin.
  • Sariak: gazte kategorian (14-18 urte) 250 eta 150 euroko sariak jokoan. Helduen kategorian (> 18 urte), 500 eta 300 euroko sariak eta azken komiki kolektiboa egiteko aukera. Publikoaren saria (100 eurotan balioztatua) webgunearen bitartez botatuko da.
    Informazio osoa oinarrietan.