megafonoa1
berriak
megafonoa2

Datorren asteartean, apirilaren 11ean Leioako Arte Ederretako Fakultatean (UPV/EHU) izango gara bertako diziplinarteko ikasleei nanoKOMIK proiektua aurkezten. Bi mintegi antolatu dira “Komiki sorkuntzan nanozientzia inspirazio iturri” izenpean euskarazko eta erdarazko komiki ikasgaiko ikasle taldeei.

 

“Komiki sorkuntzan nanozientzia inspirazio iturri”

2016ean, nanofikziozko lehen komiki-partehartzailea argitaratu zen, artea eta zientzia elkartzen dituen disziplinarteko nanoKOMIK proiektuaren baitan. Nanozientzian emandako aurrerapausoak gizarteratzeko, DIPC eta CIC nanoGUNE ikerketa zentroek, Arte Ederretako Fakultateko Artebizi elkartearekin eta RumblE!! aldizkariarekin elkarlanean proposatu zuten nanoKOMIK. Proiektuak nanoboteredun superheroiak eta komikia ditu ardatz, eta alderdi artistiko eta zientifikoaren arteko mugaldean jarri dute sormen prozesua abian.

Amaia Arregi eta Itziar Otegui nanoKOMIK proiektuko koordinatzaileek eta Jose Carlos Torre zuzendari artistikoak bideratuko duten mintegian, proiektuaren nondik norakoak aurkeztuko dira. Nanoeskalan gertatzen diren fenomeno bitxiak abiapuntutzat harturik, eta komikiaren lengoaiaz baliatuz, dibulgazio zientifikorako ahalmena duen nanoKOMIK proiektua nola garatu den azalduko da.

Ordutegia:

12:30 Mintegia euskaraz A8 aretoan

16:00 Mintegia erdaraz Gradu aretoan