megafonoa1
berriak
megafonoa2

* CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek jakinarazi dituzte nanoKOMIK erronkaren saridunak.

 

* 70 lan baino gehiago aurkeztu dira erronkarenbigarren edizioan, eta haietatik ateratako ideia originalenak dibulgaziozko komiki-liburu batean jasoko dira.

 

 

 

 

Donostian, 2017ko uztailaren28an.CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) nanozientzian eta materialen zientzian espezializatutakoikerketa-zentroekjakinarazi dituzte nanoKOMIK erronkaren bigarren edizioko irabazleak. Bi kategoriatan banatu dute erronka 2017ko edizioan: gazteen kategoria (14-18 urtekoa) eta helduen kategoria(18 urtetik gorakoa). Besaluzekomikiak irabazi du lehen saria gazte kategorian;Jonas Casado Etxeberria (Hernani) izan da sariduna, beso bionikoa erabiltzen duen heroi nagi bati buruzko lanari esker. Helduen kategoriako lehen saria, berriz, Australiaraino joan da,Aśkailustratzaileak irabazi baituQUBLINGS - the espionage mission to pluto lanarengatik.Istorio horretan, korapilatze kuantikoaren bidezpentsamenduak elkarbanatzen dituzten bi espioi super-ahaltsuk Plutonera egindako misio bidaia kontatzen da. Sari nagusiezgain, bigarren sari bana ere banatu da kategoria bakoitzean, baita publikoarensaria ere.

Nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean egiten diren aurrerapenek eskaintzen dituzten aukerak gizartean hedatzeko eta gazteen sormena pizteko helburuarekin antolatu dute CIC nanoGUNEk eta DIPCk nanoKOMIK erronka. Erronkara aurkeztutako ideia originalenak dibulgazio-komiki batean jasoko dira, aurreko edizioan bezala. Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaproiektuaren laguntzaile izan da.

70 'komikigilek'hartu dute parte nanoKOMIKen bigarren erronka honetan, eta lanak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez aurkeztu dituzte. Parte-hartzaile gehienak EAEkoak eta Nafarroakoak izan dira, baina estatuko eta nazioartekoak ere aurkeztu dira (Puerto Rico, Australia…).Lan guztiak ikusgai daudewww.nanokomik.com webgunean.

Aurtengo epaimahaia Irune Arnaez (KomikiGUNE), Jon Ander Arregi (Brno University of Technologyko fisikaria), Ricardo Diez Muiño (DIPCko zuzendaria), Angel L. Fernández (Jotdown-eko editorea), Hodei Iparragirre (komikilaria) eta Itziar Oteguik (nanoGUNEko komunikazio arduradunak) osatu dute.

 

Saritutako bost lanei buruzko informazioa

Helduen kategoria

Lehenengo saria:

Azaltzeko oso konplexua den komunikazio kuantikoaren gaia komikira eramateko gaitasuna nabarmendu du epaimahaiak, baita gidoian zientzia eta umorea nahastu izana. Ilustrazioen kalitatea eta egituraren konplexutasuna ere aipagarritzat jo ditu.

Bigarren saria:

  • Izenburua: Teknaria
  • Egilea: Jose Sénder Quintana (Barcelona, Espainia)

Epaimahaiaren iritziz, kalitatezko ilustrazioak izateaz gain, gidoian ondo integratua dago nanozientziatik eratorritako botereen eta beste botere mota batzuen arteko lehia.

Gazteen kategoria

Lehenengo saria:

  • Izenburua: Besaluze.
  • Egilea: Jonas Casado Etxeberria (Hernani, Gipuzkoa)

Aurkeztutako lanen artean borobilena dela ebatzi du epaimahaiak, nanozientzia, istorio original bat eta umorea gidoian modu egokian integratzen baititu. Komikiaren egitura dinamikoa da eta kalitatezko ilustrazioak ere balioetsi ditu.

Bigarren saria:

  • Izenburua: Kasu inurriekin
  • Egilea: Maricielo Asto Huaman (Bera, Nafarroa)

Gidoiaren originaltasuna eta narraziorako komiki baliabideen aberastasuna azpimarratu dituepaimahaiak.

Publikoaren saria:

  • Izenburua: Hackgirl
  • Egilea: Ruben Molina (Barcelona, Espainia)

Hackgirllana izan da ikusleen boto gehien jaso dituen komikia, www.nanokomik.com webgunean egindako bozketa ireki batean.