megafonoa1
berriak
megafonoa2

nanoKOMIK 2017 erronkak irauten duen hilabeteetan zehar zientzia eta komiki tailerrak antolatuko dira ikasle eta irakasleentzat. Parte-hartzaileak disziplinarteko sormen-prozesu libre batean murgilduko dira nanobotereak erabiltzen dituen komiki-superheroi bat sortzeko. Tailerrean, zientzialari batek gure nanoboterea sortzen lagunduko digu nanomunduan eta bere propietate harrigarrien artean egindako bidaian, eta marrazkilari batek, oinarrizkoa azalduko digu gure komikia pausoz pauso lantzeko.


-    Irakasleentzako tailerra
Apirilarean 4an, arratsaldeko 17:30etan egingo da tailerra euskaraz DIPCko egoitzan (Donostian) eta bi orduko iraupena izango du. DBH eta Batxilergoko Zientzia eta Arte alorreko irakasleei bideratua dago aktibitatea, eta bakarka edo diziplinarteko bikote mistoetan parte har daiteke. Tailerrean, proiektuko edukiak partekatuko dira irakasleekin, erronkarekin ikasgeletan esperimentatzeko aukera izan dezaten.


   Ikasleentzako tailerrak ikastetxeetan
Maiatza hasieran, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako bi tailer egingo dira. Hautaketa zozketa bitartez egingo da nanoKOMIK erronkan parte hartzeko interesa eta konpromisoa erakusten duten Euskal Herriko ikastetxeen artean.


Izena emateko idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera martxoaren 28a baino lehen, irakasle tailerrean edo/eta zozketan parte hartu nahi duzun adieraziz.


Gainera, Bartzelonako Cosmocaixan eta Madrilen bi zientzia eta komiki tailer aurreikusten dira hurrengo hilabeteetan.