Nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean egindako aurrerapausoak gizarteratzeko, nanoKOMIK plazaratu dute bigarren urtez CIC nanoGUNE eta Donostia International Phyisics Center (DIPC) ikerketa zentroek 2016 eta 2017 urteetan, nanofizkiozko komiki parte-hartzailea sortzeko asmoz. Dibulgaziozko proiektu hau kolektiboa eta multidisziplinarra da eta nazioarteko izaera du. Bere helburua, nanozientzia eta nanoteknologiaren alorrean ematen diren aurrerapausoen indar eraldatzailea gizarteratzea da.
nanoKOMIK proiektuaren emaitza bikoitza da. Lehena, nanoKOMIK erronkaren bi edizioetan aurkeztu diren 170 lanetik gora euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, guztiak webgune honetan jasota. Partehartzaileek nanobotereez baliatzen den superheroia sortu dute, hau da, materiak nanozientzia eta nanoteknologiari esker bereganatzen dituen propietate harriegarriez baliatzen den pertsonaia.
Bigarrena,Dayane eta Murillo: Nanozientziaren indarra eta Nanokomik#2 komiki liburuxkak. Hauek erronkara aurkeztutako ideiarik onenetan oinarrituz sortu dira, eta webgune honetan eskura daitezke. Gainera, bi komiki kolektibo hauen erakusketa ibiltaria hiriz hiri ibiliko da.
* CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek nanozientziari buruzko bigarren dibulgazio-komikia...
Abenduaren 29rarte ikusgai egongo dira Carlos Santamaria Zentroan 2016 eta 2017ko nanoKOMIK...