2017. urtearen hasieran zabaldu zen bigarren nanoKOMIK erronkak 14 urtetik gorako 240 pertsona nahasi zituen sormen-prozesu libre batean. Partehartzaileek nanobotereak erabiltzen dituen superheroia asmatu zuten, hau da, nanozientzia eta nanoteknologian oinarritutako botereez baliatzen den pertsonaia. Erronkaren oinarriak hauek izan ziren.
Erronkak iraun zituen hilabeteetan zehar, zientzia eta komiki tailerrak antolatu ziren hainbat hiritan, horietako lau gazteei bideratuta eta beste bat bigarren hezkuntzako irakasleentzat. Tailerrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasleei bideratutako hitzaldi bat ere egin zen. Azkenik, 2017ko nanoKOMIK erronkara 70 lan aurkeztu ziren euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Sariak 2017ko uztaila amaieran eman ziren ezagutzera webgune honetan eta sare sozialetan zabaldu zen bideo motz baten bidez. Jarraian 2017ko erronkara aurkeztutako lan bilduma: