2016. urtearen hasieran ezagutarazi zen nanoKOMIK erronkak 12 eta 18 urte bitarteko 190 gazte nahasi zituen sormen-prozesu libre batean. Gazteek nanobotereak erabiltzen dituen superheroia asmatu zuten, hau da, nanozientzia eta nanoteknologian oinarritutako botereez baliatzen den pertsonaia.

Erronkak iraun zituen hilabeteetan zehar, zientzia eta komiki tailerrak antolatu ziren hainbat hiritan, horietako sei gazteei bideratuta eta azken bat bigarren hezkuntzako irakasleentzat. Azkenik, 2016ko nanoKOMIK erronkara 100 lan baino gehiago aurkeztu ziren euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Sarien banaketa ekainaren 10ean izan zen, ekitaldi ireki batean DSS2016ren egoitzan, Donostian. Egun hartan, erronkara aurkeztutako lan guztiak izan ziren ikusgai, eta bertaratu zirenek ikuskizun oso berezi batez gozatu ahal izan zuten, okasiorako Big Van bakarrizketa-taldeak nanozientziaren inguruan prestatua.

Jarraian 2016ko erronkara aurkeztutako lan bilduma

ZOP

Garoa Salaberria Alzuri

ZUR!

Saioa Patxe Guembelzu