megafonoa1
berriak
megafonoa2

Azaroaren 5etik 7ra UPV/EHUk antolatutako Zientzia Astean izango gara, Donostian. CIC nanoGUNEk, DIPCk eta MFZk (CSIC – UPV/EHU) prestatu dugun erakustokian material desberdinen nanoegiturei buruz hitz egingo dugu, eta egitura horiek makroeskalan, hau da, guk ikusi eta eskuekin ukitu eta moldatu dezakegun eskalan, eragiten dituzten propietate bereziei buruz mintzatuko gara.

argazkia1                                                                                        

Propietate horiek eta gure sormenarekin nahastuta, superheroi bihurtuko gaituzten nanoBOTEREak irudikatzea nahi dugu!