Tailer honetan parte hartzeko ez duzu zertan nanozientziaren edo komikien inguruko ezagutzarik izan behar, bertan dena erakutsiko dizugu!!
Eguna: Azaroaren 6ean
Ordua: 17:00 – 19:30
Tokia: San Telmo Museoa, Donostia
Lehenik, nanozientziari esker materialek izan ditzaketen propietate harrigarriak azalduko dizkigu ikertzaile batek, gure heroiaren “nanoboterea” aukeratu edo asmatzeko.
Ondoren, komikigile batek komiki bat nola marraztu eta osatu erakutsiko digu, eta sormen prozesu horretan lagunduko gaitu. Komikiaren lenguaia erabiliko dugu supereroiekin eta nanozientziarekin erlazionatutako istorioak idatzi eta marrazteko. Genero honen bereiztasun expresiboak landuko ditugu eta ematen dizkigun aukerak garatuko ditugu gure beharretara egokitzeko.
Tailerra teoriko-praktikoa izango da. Helburua istorio bat idazteko motibazioa topatzea eta ideiak sintetizatzea izango da, komunikatu nahi duguna transmititu dezaten. Guzti honi esker, parte-hartzaileek irudiak eta hauen esanahia hobeto irakurtzen ikasiko dute, eta gai izango dira heuren interesen arabera zer marraztu behar duten erabakitzeko eta istorio bat kontatzeko irudi horiek modu eraginkorrean erabiltzeko.
TAILERREN EGITURA:
- Nanozientzia eta nanoteknologiaren definizioa.
- Nanoeskalan ematen diren fenomeno harrigarri batzuen aurkezpen laburra. Helburua abiapuntutzat erabiltzeko informazio ematea izango da; parte-hartzaileek sortuko duten istorioaren superheroiaren nanobotereak imaginatzeko moduko informazioa.
- Komikiaren definizioa.
- Komikiaren historiaren errepaso laburra:
- Nola sortu komiki bat?
- Narrazio grafikoaren kontzeptua: Irudia istorioaren zerbitzura.
- Narrazio bisualaren kodeak.
- Prozesua:
- Gidoia:
- Zer eta nola kontatu?
- Istorio bat kontatzeko motibazioa.
- Ideiatik irudira. Nola transmititu modu eraginkorrean komunikatu nahi duguna?
- Orriaren egitura
- Marrazketa, tindatzea eta kolorea.
- Irudia prozesatu, ediziorako.
- Gidoia:
- Komiki bat argitaratzeko bideak.
- Prozedura berriak: Marrazketa eta ilustrazio digitala.
-
Oinarrizko bibliografia.