megafonoa1
berriak
megafonoa2

Ekainaren 10ean, arratsaldean, izan da nanoKOMIK erronkaren sari-banaketa, DSS2016ko egoitzan. Lehen saria Crisis cardíaca komikiarentzat izan da, nanoteknologia biomedikuntzan erabiltzearen inguruko gaia ukitzen duen lan bat. Egilea: Dayanne Huayhua (Aranjuez). Bigarren saria Asier Murillok irabazi du (Iruñea), Milan man izeneko komikiarengatik. Murillok Mediterraneoan gertatzen ari den immigrazioari buruzko gaurkotasun-istorio bat kontatzen du. Horiez gainera, ikusleen saria eta sari berezi bat ere eman dira.

NANOKOMIK 66 grupoNanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean egiten diren aurrerapenek izan ditzaketen aukerak gizartean zabaltzea eta gazteen sormena piztea dute helburu CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek, nanoKOMIK proiektuaren bidez. Erronkara aurkeztutako ideia originalenak dibulgazio-komiki batean jasoko ditu marrazkilari profesional batek, eta urte amaieran argitaratuko da. Proiektuak FECYT Espainiako Zientzia eta Teknologiaren Fundazioaren – Ekonomia eta Lehiakortasun ministerioaren finantziazioa izan du.

Ehun gaztetik gora hartu dute parte nanoKOMIKen lehenengo erronka honetan, eta lanak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez aurkeztu dituzte. Askotariko gaiak landu dituzte komiki-sormenaren bidez, besteak beste, osasun-zientziak, gizartea, ingurumena, teknologia... Lan guztiak ikusgai daude www.nanokomik.com webgunean, eta DSS2016ren egoitzan ere izango dira ikusgai.

NANOKOMIK 70 bigvanRicardo Díez Muiño DIPCko zuzendariak, Txema Pitarke nanoGUNEko zuzendariak, Sonia Arnés FECYTeko ordezkariak eta Lorena Montejo DSS2016ko Ahotsen Itsasargiko arduradunak hartu dute parte sari-banaketan. Ordenagailuan eskuz marrazteko tableta elektronikoak, zientzia-fikziozko komikiak eta FNACeko bazkide-txartelak jaso dituzte irabazleek sari gisa.

Sari-banaketa amaitzean, parte-hartzaileek umorezko zientzia-ikuskizun batez gozatzeko aukera izan dute, zeina nanoKOMIK erronkarako berariaz sortu baitute Big Van-eko bakarrizketalariek.

Komiki sarituak

Lehenengo saria

NANOKOMIK 24 DHuayhua

Izenburua: Crisis cardiaca.

Egilea: Dayanne Huayhua Calicho

Epaimahaiak balio handia eman dio lan honi, metafora bat erabili duelako nanoteknologiaren erronka handietako bat ezagutzera emateko: nanorrobotak biomedikuntzan erabiltzeko aukera.

Bigarren saria

NANOKOMIK 21 AMurillo

Izenburua: Milan man

Egilea: Asier Murillo Iriarte

Lanaren gaiaren gaurkotasuna nabarmendu du epaimahaiak. Izan ere, nanobotereak dituen heroi bat irudikatu du egileak immigranteen salbamendurako pateretan.

Aipamen berezia

NANOKOMIK 22 EVergel

Izenburua: Lizard Guy – El hombre lagarto

Egilea: Elena Vergel Pla

Oinarri zientifikoa gidoian oso ongi integratu izana eta kontakizuna aberasteko umorea erabili izana nabarmendu du epaimahaiak lan honetan.

Ikusleen saria

NANOKOMIK 28 CAraujo

Izenburua: Hielo y fuego

Egilea: Claudia Araujo Vallejo

Hielo y fuego lana izan da ikusleen boto gehien jaso dituen komikia, www.nanokomik.com webgunean egindako bozketa ireki batean.