megafonoa1
berriak
megafonoa2

NanoKOMIK erronkaren lehenengo edizioan ehun lanetik gora jaso ditugu eta poz-pozik gaude gazteek erakutsi duten imajinazio jarioarekin. Publikoaren sariaren bozkaketa ireki dugu dagoeneko webgunean. Eman zure botoa lanik onenari!

komik fr                                                                                        

Sari banaketa ekainaren 10ean arratsaldeko 19h-etan ospatuko dugu DSS2016ko egoitzan Donostian. Egun horretan, aurkeztutako lan guztiak izango dira ikusgai eta hiru sariren artean lehiatuko dira; 1º Saria (400 eurotan zenbatetsia), 2º Saria (250 eurotan zenbatetsia) eta publikoarena (100 eurotan zenbatetsia). Gainera, bertaratzen direnek ikuskizun berezi batez gozatu ahalko dute Big Van monologista taldearen eskutik.

Festa irekia eta doakoa da edukiera bete arte. Bertan ikusiko dugu elkar!