CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleentzako zientzia- eta komiki-tailer bat antolatu dute nanoKOMIK proiektuaren baitan.
Nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean egiten diren aurrerapenek eskaintzen dituzten aukerak gizartean hedatzea eta gazteen sormena piztea du helburu nanoKOMIK proiektuak. Horretarako, sormen-prozesu libre batean murgildu nahi dira 12-18 urteko gazteak, nanobotereak izango dituen komiki-superheroi bat sor dezaten, materiak eskala nanometrikoan dituen propietate harrigarriak ezagutu ondoren. Ideia originalenak komiki profesional batean berregingo dira eta lan sarituekin batera liburuxka batean argitaratuko dira.
Gazteek ikasgeletan proiektuaren berri izan dezaten, zientzia- eta komiki-tailer espezializatu bat antolatu da DBHko eta Batxilergoko irakasleentzat. Lehenik, nanozientziari esker materialek izan ditzaketen propietate harrigarriak azalduko dizkie ikertzaile batek, eta ondoren, komikigile batek komiki bat nola marraztu eta osatu erakutsiko die. Ideia da irakasleei eredua ematea, ondoren, nanoKOMIK erronkarekin ikasgeletan esperimenta dezaten.
Data: martxoaren 16an, arratsaldeko 17:30etan
Tokia: CIC nanoGUNE, Donostia