megafonoa1
berriak
megafonoa2
Irakasleentzako zientzia- eta komiki-tailerra
2016-03-01

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleentzako zientzia- eta komiki-tailer bat antolatu dute nanoKOMIK proiektuaren baitan.

NanoKOMIK erronka
2016-01-19

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako erronka abian jarri dute 2016ean zehar garatuko den nanoKOMIK proiektuaren baitan.

2016-01-18

12 eta 18 urte bitartean baldin badituzu, 2016ko urtarrila eta martxoa bitartean Euskal Herriko eta Akitaniako zazpi hiritan egingo diren zientzia eta komiki tailerretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Zientzia eta Komiki Tailerra
2015-10-01

Tailer honetan parte hartzeko ez duzu zertan nanozientziaren edo komikien inguruko ezagutzarik izan behar, bertan dena erakutsiko dizugu!!

Zientzia Astea
2015-10-01

Azaroaren 5etik 7ra UPV/EHUk antolatutako Zientzia Astean izango gara, Donostian. CIC nanoGUNEk, DIPCk eta MFZk (CSIC – UPV/EHU) prestatu dugun erakustokian material desberdinen nanoegiturei buruz hitz egingo dugu, eta egitura horiek makroeskalan, hau da, guk ikusi eta eskuekin ukitu eta moldatu dezakegun eskalan, eragiten dituzten propietate bereziei buruz mintzatuko gara.