megafonoa1
berriak
megafonoa2

12 eta 18 urte bitartean baldin badituzu, 2016ko urtarrila eta martxoa bitartean Euskal Herriko eta Akitaniako zazpi hiritan egingo diren zientzia eta komiki tailerretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

nano mapa euskaraz        

Ez duzu nanozientziaren edo komikien inguruko aurretiko ezagutzarik izan beharrik, bertan dena erakutsiko dizugu!! Tailerraren amaieran, lan erdi amaitua izango duzu erronkara aurkezteko.    

01/30 - Bilbao (EHUko Paraninfo). GOIZEZ. 10:30 - 12:30
02/06 - Donostia / San Sebastián (FNAC). GOIZEZ. 10:30 - 12:30
02/20 - Vitoria-Gasteiz (Artium). ARRATSALDEZ. 16:00 - 18:00
02/27 - Iruñea/Pamplona (Palacio Condestable). GOIZEZ. 10:30 - 12:30
03/18 - Iruñea/Pamplona (Mendillorri BHI). GOIZEZ. 11:45 - 13:30

04/13 - Baiona (Mediateka) ARRATSALDEZ. 16:00 - 18:00



 

argazkia1 argazkia1

argazkia1

 

TAILERRAREN DINAMIKA

Lehenik, nanozientziari esker materialek izan ditzaketen propietate harrigarriak azalduko dizkigu ikertzaile batek, gure heroiaren “nanoboterea” aukeratu edo asmatzeko.

Ondoren, komikigile batek komiki bat nola marraztu eta osatu erakutsiko digu, eta sormen prozesu horretan lagunduko gaitu. Komikiaren lenguaia erabiliko dugu supereroiekin eta nanozientziarekin erlazionatutako istorioak idatzi eta marrazteko. Genero honen berezitasun expresiboak landuko ditugu eta ematen dizkigun aukerak garatuko ditugu gure beharretara egokitzeko.

Tailerra teoriko-praktikoa izango da. Helburua istorio bat idazteko motibazioa topatzea eta ideiak sintetizatzea izango da, komunikatu nahi duguna transmititu dezaten. Guzti honi esker, parte-hartzaileek irudiak eta hauen esanahia hobeto irakurtzen ikasiko dute, eta gai izango dira euren interesen arabera zer marraztu behar duten erabakitzeko eta istorio bat kontatzeko irudi horiek modu eraginkorrean erabiltzeko.


EGITURA:

  • Nanozientzia eta nanoteknologiaren definizioa.
  • Nanoeskalan ematen diren fenomeno harrigarri batzuen aurkezpen laburra. Helburua abiapuntutzat erabiltzeko informazio ematea izango da; parte-hartzaileek sortuko duten istorioaren superheroiaren nanobotereak imaginatzeko moduko informazioa.
  • Komikiaren definizioa. Komikia nola egin.
  • Gidoia; zer eta nola kontatu.
  • Ideiatik irudira; modu eraginkorrean nola adierazi esan nahi duguna.
  • Orriaren egitura.
  • Marrazketa, tindatzea eta kolorea.
  • Ediziorako irudiaren prozesatzea.