megafonoa1
berriak
megafonoa2
2017-03-20

nanoKOMIK 2017 erronkak irauten duen hilabeteetan zehar zientzia eta komiki tailerrak antolatuko dira ikasle eta irakasleentzat. Parte-hartzaileak disziplinarteko sormen-prozesu libre batean murgilduko dira nanobotereak erabiltzen dituen komiki-superheroi bat sortzeko. Tailerrean, zientzialari batek gure nanoboterea sortzen lagunduko digu nanomunduan eta bere propietate harrigarrien artean egindako bidaian, eta marrazkilari batek, oinarrizkoa azalduko digu gure komikia pausoz pauso lantzeko.

nanoKOMIK erakusketa Carlos Santamaría zentroan
2016-12-05

NanoKOMIK proiektuaren erakusketa ibiltaria Donostiako  Carlos Santamaria Zentroan bisitatu ahal izango da 2016ko abenduaren 2tik 30era bitartean.

"Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra" komikiaz gain, nanoKOMIK erronkan parte hartu duten lan nabarmenak ere ikusgai daude erakusketa honetan. 

Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra komikiaren orriak
2016-12-02

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra komikia aurkeztu dute gaur Donostian.

nanoKOMIK erronkaren irabazleen talde-argazkia
2016-06-13

Ekainaren 10ean, arratsaldean, izan da nanoKOMIK erronkaren sari-banaketa, DSS2016ko egoitzan. Lehen saria Crisis cardíaca komikiarentzat izan da, nanoteknologia biomedikuntzan erabiltzearen inguruko gaia ukitzen duen lan bat. Egilea: Dayanne Huayhua (Aranjuez). Bigarren saria Asier Murillok irabazi du (Iruñea), Milan man izeneko komikiarengatik. Murillok Mediterraneoan gertatzen ari den immigrazioari buruzko gaurkotasun-istorio bat kontatzen du. Horiez gainera, ikusleen saria eta sari berezi bat ere eman dira.

2016-06-03

NanoKOMIK erronkaren lehenengo edizioan ehun lanetik gora jaso ditugu eta poz-pozik gaude gazteek erakutsi duten imajinazio jarioarekin. Publikoaren sariaren bozkaketa ireki dugu dagoeneko webgunean. Eman zure botoa lanik onenari!

2016-03-01

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleentzako zientzia- eta komiki-tailer bat antolatu dute nanoKOMIK proiektuaren baitan.

2016-01-19

CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako erronka abian jarri dute 2016ean zehar garatuko den nanoKOMIK proiektuaren baitan.

2016-01-18

12 eta 18 urte bitartean baldin badituzu, 2016ko urtarrila eta martxoa bitartean Euskal Herriko eta Akitaniako zazpi hiritan egingo diren zientzia eta komiki tailerretan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

2015-10-01

Tailer honetan parte hartzeko ez duzu zertan nanozientziaren edo komikien inguruko ezagutzarik izan behar, bertan dena erakutsiko dizugu!!

2015-10-01

Azaroaren 5etik 7ra UPV/EHUk antolatutako Zientzia Astean izango gara, Donostian. CIC nanoGUNEk, DIPCk eta MFZk (CSIC – UPV/EHU) prestatu dugun erakustokian material desberdinen nanoegiturei buruz hitz egingo dugu, eta egitura horiek makroeskalan, hau da, guk ikusi eta eskuekin ukitu eta moldatu dezakegun eskalan, eragiten dituzten propietate bereziei buruz mintzatuko gara.